Proiektu arrakastatsuak

02

ETXEBIZITZA TXIKI BATEN ERABERRITZE INTEGRALA

Espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzea eta gustu ona bateragarriak dira.

42 metro koadroko etxebizitza hau eraberritu dugu, Iturberen bezeroei ostatu-zerbitzua emateko asmoz, haien etxebizitza eraberritzen dugun bitartean. Gaur egun, zaila da eraberritze-lanek irauten duten denborarako bakarrik etxebizitza bat aurkitzea; horregatik, Iturbe Altzariak enpresak erabileraren aurrean duten portaeragatik eta kalitate-prezio erlazioagatik eskari handiena duten materialak erabili ditu.
Etxebizitza honetako gela guztietako zorua –bainugelakoa izan ezik– egur koloreko binilikoa da, oso beharrezkoak diren ezaugarriak dituen materiala: gogortasuna eta garbitzeko erraztasuna. Pladurrez forratuta daude sabaiak eta habeak, eta margoa hezetasunaren aurkakoa da, argitasun eta garbitasun sentsazioa emanez.. Leihoak Termimax PVCzkoak dira, dutxa-ontzia irristagaitza, zutoinera ahokatuta, eta sukaldea, berriz, portzelanazko sukalde-gainarekin, Neolithena, Aspen Grey kolorekoa.
Asmatu egin dugu.

Beste proiektu batzuk