Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honek NUEVO ESTILO ITURBE S.L. (MUEBLES ITURBE) sozietateak, Arduraduna den aldetik, eta www.mueblesiturbe.com webgunean eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzearen eta erabiltzearen ondorioz erabiltzaileek ematen dituzten datuei eta informazioari dagokionez, egiten duen datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa ematen du. Datu pertsonalen tratamenduari, tratamendu horren helburuari, datuak gordetzeko politikari eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, aurkaratzeko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideez baliatzeko moduei eta legez aurreikusitako moduan haien baimena atzera botatzeko bideei buruzko informazio xehatua, argia eta zehatza eskaintzen die MUEBLES ITURBEk webgunearen erabiltzaileei.

Zerbitzu horiek eskuratu edo erabiltzerakoan, zeure borondatez ematen dizkiguzun izaera pertsonaleko datuak Pribatutasun-politika honetan ezarritako moduan biltzea eta tratatzea onartzen duzu eta horretarako baimena ematen diguzu, Politika honetan eskaintzen dizugun informazioa ulertu eta onartu ondoren, bai eta, hala badagokio, zure informatikako ekipoan, tabletan edo gailu mugikorrean cookie-ak erabiltzeko edota instalatzeko baimena ere, Cookie-en Politikan deskribatzen denari jarraiki.

1. ZEIN DA ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

  • Arduraduna: NUEVO ESTILO ITURBE S.L, (MUEBLES ITURBE)
  • IFZ: B20488094
  • Sozietatearen helbidea: INDUSTRIALDEAK IGARATEGI 70, 20130 URNIETA ( GIPUZKOA)
  • Telefono-zenbakia: (+34) 943552750
  • Helbide elektronikoa: info@mueblesiturbe.com

2. ZE ERATAKO INFORMAZIO PERTSONALA TRATATZEN DUGU?

Webgunearen funtzionalitateen arabera, izaera pertsonaleko datu batzuk biltzeko edo tratatzeko beharra izango dugu. Horietako batzuk berariaz eskatuko dizkizugu, eta beste batzuk erabiltzaileen ekipoetako datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuak erabilita bilduko ditugu. Oro har, datu mota hauek tratatuko ditugu:

  • Identifikazio-datuak (izen-abizenak, hizkuntza, helbide elektronikoa)
  • Konexioko eta nabigazioko datuak, sistema eragileari eta gailu motari buruzkoak, geolokalizazioa (mugikor bidez nabigatuz gero), etab.;
  • Webgunearen erabilerari buruz analisi estatistikoko datuak, nabigazioko nahiak eta webguneko erabilera-profila.

Webgunearen funtzionalitate edo zerbitzuren bat eskuratzeko zure datu pertsonalak betetzea eskatzen dizugunean, eremu batzuk nahitaez bete beharreko gisa markatuko ditugu, dagokion zerbitzua eman edo dagokion funtzionalitatera sartu ahal izateko behar ditugun datuak direlako. Izan ezazu kontuan datu horiek ematen ez badiguzu litekeena dela zerbitzu horiek ezin erabili ahal izatea edo funtzionalitate horietarako sarbiderik ez izatea.

3. ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA?

Nola erabiltzen dugun jasotzen dugun informazioa. Zure informazioaren tratamenduaren helburuak.

  1. Webgune honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak ematea eskatzeko: Beharrezkoa izango da identifikazio-datuak eman diezazkiguzun, hala nola zure izen-abizenak, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa, erantzun ahal diezazugun edo zurekin harremanetan jarri ahal izan gaitezen, webguneko harremanetarako galdetegien bitartez egin diguzun kontsultarekin edo eskaerarekin lotuta. Ematen dizkiguzun datuak gure informazio-sistemetan gordeko ditugu dagokion zerbitzua ematen dizugun bitartean eta, gero, beste bi (2) urteko gehienezko epean, baldin eta zuk ez baduzu emandako baimena atzera botatzen edo ez badiguzu datuok ezaba ditzagula eskatzen.
  2. Oharrak eta jakinarazpenak: Webgune honetan eskatu dituzun zerbitzuekin, kontu teknikoekin eta egin ditugun aldaketekin lotutako mezuak eta/edo bestelako komunikazio elektronikoak bidali ahal izango dizkizugu.
  3. Komunikazio Komertzialak (Publizitatea): Gure posta-zerrendara (newsletter) harpidetzen bazara, zurekin bide elektronikoz zein bestela harremanetan jartzeko erabili ahal izango ditugu zure datuak, inkestak egiteko eta zure harpidetza kudeatzeko, baita, zure estatistiketan eta/edo nabigazio-lehentasunetan oinarrituta, gure produktuei buruzko informazio pertsonalizatua bidaltzeko ere. Edozein momentutan utzi ahal izango duzu bertan behera newsletter-erako harpidetza, jakinarazpen bakoitzarekin batera datozen jarraibideen arabera, edo info@mueblesiturbe.com helbide elektronikora idazki bat bidalita, “Newsletter-ean baja” gaiarekin. Harpidetzan baja emateak ez du inolako eraginik edo kostu gehigarririk izango zuretzat, eta webguneko gainerako zerbitzuak erabiltzen edo eskatzen jarraitu ahal izango duzu.
HELBURUA LEGITIMAZIOA
Webgune honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak ematea eskatzeko: Informazioa, aurrekontuak eta beste eskatzea Tratamendu honen oinarri juridikoa harremanetarako galdetegian dagokion laukitxoa aktibatuta baldintza hauek onartzen dituzunean ematen diguzun baimenean (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a artikulua) oinarritzen da.
Oharrak eta jakinarazpenak Webgunean harremanetarako ematen dizkizugun bide ezberdinen bitartez egiten dizkiguzun kontsultei erantzuteko zein webgunearen zerbitzuetan dauden berritasunak edo aldaketak zuri jakinarazteko interes legitimoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.f artikulua).
Komunikazio Komertzialak (Publizitatea-Newsletter-a) Zure datuak marketin-helburuekin tratatzeko legezko oinarria ematen diguzun baimena da (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a artikulua); adibidez, gure newsletter-era harpidetu eta informazio pertsonalizatua jasotzea onartzen duzunean, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21. artikuluarekin lotuta.

4. ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?

Datuen tratamenduaren helburuen araberakoa izango da zure datuak gordetzeko epea:

  1. Zerbitzuak ematea eskatzeko: Dagokion zerbitzua/komunikazioa/ eskaera kudeatzeko eta emateko beharko dugun denboran gordeko ditugu eta, ondoren, gure edozein zerbitzuren kontratazioaren ondoriozko legezko betebeharrak preskribatzen diren arte.
  2. Komunikazioak eta bezeroarenganako arreta kudeatzeko: dagokion eskaerari arreta emateko beharrezko denboran.
  3. Komunikazio Komertzialak (Publizitatea): Gure newsletter-erako harpidetza bertan behera uzten duzun arte.

Nolanahi ere, behar bezala gordeta eta babestuta izango ditugu ondoren datu pertsonalak, tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunak sor litezkeen bitartean, unean uneko indarreko araudia betez. Kasu bakoitzean sor litezkeen egintzak preskribatzen direnean, ezabatu egingo ditugu zure datu pertsonalak.

5. ZURE DATUAK BESTE BATZUEKIN PARTEKATUKO DITUGU?

Oro har, ez dizkiegu zure datu pertsonalak beste batzuei lagako, baldin eta horretarako legezko betebeharrik ez badugu edo gure zerbitzua erabiltzerakoan horretarako berariazko baimenik eman ez badiguzu. Hala ere, agiri honetan deskribatzen diren helburuak betetzeko, jakinarazten dizugu zerbitzuak ematen dizkiguten erakunde edo enpresa batzuek eskura ditzaketela zure datu pertsonaletako batzuk; adibidez:

  1. Haririk gabeko sareetarako konexio-zerbitzuen hornitzaileek, web-zerbitzarietako biltegiratzekoek, etab.
  2. Marketin-zerbitzuetako, posta-zerrenden eta publizitateko hornitzaileek.
  3. Web-analisiko zerbitzuen hornitzaileek.

Horietako hornitzaileetako batzuk Europar Batasunetik kanpo egon daitezke, Amerikako Estatu Batuetan kasu, Google, adibidez. Pribatutasun-politika hau onartzen duzunean, berariazko baimena ematen diguzu Google-ek hornitzen digun teknologia erabil dezagun, baita horrek dakarren datuen nazioarteko transferentziarako baimena ere.

6. ZEIN DIRA EMATEN DIZKIGUZUN DATUEN GAINEAN DITUZUN ESKUBIDEAK?

Zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta zure eskubideak bermatzeko konpromisoa hartzen dugu. Zure datuen tratamenduaren helburua edo legezko oinarria gorabehera, eskubidea duzu:

  1. Datuak eskuratzeko: tratatzen diren bere datu pertsonalei buruzko informazioa ezagutzea eta eskuratzea ahalbideratzen dio interesdunari.
  2. Datuak zuzentzeko: tratamenduaren xede diren datuen akatsak zuzentzeko, zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak aldatzeko eta informazioaren egiazkotasuna bermatzeko aukera ematen dio interesdunari.
  3. Datuak ezabatzeko: tratamenduaren xede diren datuak ezabatzea eskatzeko aukera ematen dio.
  4. Datuak aurkaratzeko: interesdunak duen eskubidea, izaera pertsonaleko bere datuak trata ez ditzaten edo tratatzeari utz diezaioten.
  5. Tratamendua mugatzeko: Inguruabar jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute interesdunek; kasu horietan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.
  6. Datuak eramateko: interesdunak eskubidea du eman dizkigun beren datuak jasotzea eskatzeko edo, –teknikoki horretarako aukerarik baldin badago–, berak aukeratzen duen tratamenduko beste arduradun bati bidal diezazkiogula eskatzeko, ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.
  7. Automatizatutako erabaki indibidualen xede ez izateko eskubidea (profilak egitea barne): tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea, erabaki horrek efektuak sortzen dituenean edo eragin nabarmena duenean.
    Halaber, eskubidea izango du emandako baimena edozein unetan atzera botatzekoa, baina horrek ez du inolako eraginik izango bere datuak eman zizkigunean emandako baimenean oinarrituta egindako tratamenduaren legezkotasunean.

Azaldutako eskubideez baliatu nahi izanez gero, arren eskatzen dizugu helbide honetara eskutitza bidaltzea, zure datu guztiekin: NUEVO ESTILO ITURBE S.L., INDUSTRIALDEAK IGARATEGI 70, 20130 URNIETA (GIPUZKOA), edo posta elektronikoz jar zaitezke gurekin harremanetan, info@mueblesiturbe.com helbidera idatzita, zure NAN agiria edo identifikaziorako balio duen beste edozein dokumentazio aurkeztuta.

Azkenik, jakinarazten dizugu datuen babesaren arloko kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere baduzula, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean esaterako (AEPD, www.aepd.es).